XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orain etxera? Zoratu al zera?.

Ezta, lotuta ere, ez nazu eramango.

Ez al daukazu neretzat tokirik.

- Tokia badago baña, ez da egoki.

Etxera joan bear dezu.

Asko zezakean Mirenentzat Xantiren itzak.

Bañan etzuan bereala menderatu.

Ia ordubitan iriki zuten etxeko atea, ixil-ixilik.

Argia piztuta zegon sukaldean.

Miren eskallerak bera abiatu zan, bildur bizian.

Xantik, besotik sartu-erazi zuan.

Ama, ama izan.

Zerbait nabaitu zuan nunbait: zai zegon, illun, kezkati, marmar otoitzean.

Itz-erdi bat asko izan zuan, Xantik, guztia jakiñerazteko.

Ama on arek, musuz josi zuan bere alaba gaxoa.

Biak negarrez.

Itzik ez, biotzak izketan, odola taupada berdiñetan.

Aita ere jeiki zan oetik.

Etzan erritarik izan.

Nekea ondo ezagutzen zuan aita jatorrak, etzion egun artan samiña geitu nai izan alabari.

Ixilik, errukiz, alabaren ingurura bildu zan.

- Zerbait izango da berriz ere.

Auxe izan zan bere itz bakarra.

Besterik zan etxe ura gau artan.

Miren, bere oñazean, legunxego arkitu zan, bere gurasoen babesean.

Ume txikia zaneko egunak zetozkion burura, iñoiz ez bezelako maitasuna, gurasoentzat.